XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.1.- BIRAKETA-HIGIDURA.

Orain arte ikusitako higidura zuzenetik at bada maiz azaltzen den beste higidur mota bat, hau da ibilbidetzat zirkunferentzia bat duen higidura.

Adibidez, harri bat soka batez lotzen dugunean eta jira-biraka jartzen dugunean, edo musika entzuteko musika-disko bat martxan dabilenean, guzti hauek, biraketa-higidurak dira.

Beraz: Ibilbidetzat zirkunferentzia bat duen higidurari BIRAKETA-HIGIDURA esaten zaio.

Adibidez: Lurra bera ere, ardatzaren inguruan biraka dabil eta Ekuadoreko edozein puntuk, 40.000 km-tako zirkunferentzia oso bat egiten du, 24 orduero gutxi gora-behera.

Higidura zuzen eta uniformean sortzen zen bezala, hemen ere bi motatako biraketa-higidura daude: Biraketa-higidura uniformea.

Biraketa-higidura aldakorra.

Kurtso honetan, biraketa-higidura uniformea aztertzen saiatuko gara.

3.2.- BIRAKETA-HIGIDURA UNIFORMEA.

Higidura hau aztertzeko har dezagun diskogailu baten platera eta bere gainean R erradio bektorea duen puntu bat marraztu ondoren martxan jarriko dugu.

Puntu horrek duen higidura aztergaitzat hartuz, egindako birak eta neurtutako denborak taula batean ezar ditzagun.

Bira / Denbora.

Taulari begiratuz hau ikusten dugu: marraztu dugun puntu horrentzat birak eta denborak erlazionatuz zenbaki konstante bat lortzen dela.

Bira oso bat eman gabe, arku zati bat, hau da AA' egiten badu eta igaro duen denborarekin erlazionatzen badugu konstante berdina ematen duela ohartzen gara.

Konstante honi abiadura lineal edo tangentziala deituko diogu, bere balioa ondokoa izanik: Egindako arkuaren luzera / Erabilitako denbora.

Biraketa-higiduraren abiadura lineala edo abiadura tangentziala, higikariak denbora-unitate batean igarotako zirkunferentzi arkuari deritzo.

Marraz dezagun diskogailuaren plater horretan beste B puntu bat eta martxan jar dezagun.

t denbora igaro ondoren A puntuak AA' arku bat osatu du.

B puntuak, bestea baino handiagoa den beste BB' arku bat osatu du; baina bai egoera batean eta bai bestean, abiaduraren balioa arkua / denbora izango da.